Laster-marken komandoak
Orca aplikazioak hainbat komando eskaintzen ditu objektu jakin baten "laster-marka" sortzeko, geroago objektu horretara berriro joan ahal izateko.
Gorde zenbakitutako artekaren laster-marka bat: Orca aldatzailea+Alt+1-6
Gorde aplikaziorako edo orrirako definitutako laster-markak: Orca aldatzailea+Alt+B
Joan zenbakitutako laster-marka jakin batera: Orca aldatzailea+1-6
Joan aplikazioaren edo orriaren aurreko laster-markara: Orca aldatzailea+Shift+B
Joan aplikazioaren edo orriaren hurrengo laster-markara: Orca aldatzailea+B